65 urtetik gorako herritarrentzat oroimena lantzeko tailerra

2019/01/07
Urtarrila 14tik ekainaren 17ra bitarte izango dira, Gizarte Zentroko bigarren solairuan, Eusebio Gurrutxaga plazan. Izena emateko epea urtarrilaren 11an bukatuko da.

2018. urtean  Oroimena Lantzeko bi  tailer eskaini dira. Parte-hartzaileek balorazio  oso ona egin dute eta urte berriari hasiera emanez  Udaleko Gizarte Zerbitzuko Sailak eskaintza zabaldu nahi du. Urtarriletik ekainera bitartean bi talde  osatu nahi dira.  Talde bakoitzak ordubeteko saioak izango ditu.

Aurreko  urtean parte hartu dutenek jarraitzeko aukera izango dute  eta baita interesa duten berriek ere , beti ere,  taldeak osatu bitartean.

TAILERRA

Nori zuzendua: Jarduera prebentiboa da eta herrian mendekotasunik  ez duten pertsona nagusiei zuzenduta dago.

Tailerraren bitartez honako helburu hauek lortu nahi dira:

  • Funtzio kognitiboan eragiten duten gaitasunak entrenatu: arreta, oroimena, hizketa...
  • Komunikazioa eta taldeko kide izatearen sentimendua indartu.
  • Aisialdi sortzaile eta emankorra bultzatu.

Egunak:

Tailerra astelehen arratsaldetan emango da.

Ordutegia:

Arratsaldeko 16:15etik 17:15etara.(Talde bat)

Arratsaldeko 17:30etaik 18:30etara(Bigarren taldea)

Iraupena: urtarrila 14tik ekainaren  17ra.

Non: Gizarte Zentroan (bigarren solairuan). Eusebio Gurrutxaga plazan.

Izen ematea:  Gizarte Zerbitzuen sailean,  Brankan, urtarrilaren 11a arte.

Matrikula: 21 euro.

Taldeak izen ematearen arabera osatuko dira.