7ko Futbol Txapelketa antolatzeko herritarrekin bilduko da Udala

2026/05/15

Txapelketa antolatzeko prestutasuna erakutsi du Udalak, herritar talde batek hala eskatuta. Antolakuntza lanetan lagundu nahi duten herritarrekin bilduko da Udala, asteartean.

Herritar talde batek hala eskatuta, 7ko Futbol Txapelketa berriz ere antolatzeko prestutasuna erakutsi du Zumaiako Udalak. Txapelketaren antolaketa, ordea, ezin du Udalak bere gain hartu, eta Flysch Trailarekin egin bezala, antolakuntza lanetan lagundu nahi duten herritarrei deia egin nahi die ekimena elkarrekin aurrera eramateko.

Horretarako, bilera irekia deitu du Udalak, interesa duten herritarrek parte hartu eta beren ekarpena egin dezaten. Asteartean izango da, maiatzaren 19an, 18:00etan Aitzuri pilotalekuko bilera gelan.