89 urte dituztenei omenaldia

2012/06/15

Beheko Plazako Jubilatu eta Pentsionistak eta Zumaiako Udalak omenalditxo bat egingo die 89 urte dituzten herritarrei. Guztira 32 herritar dira: 22 emakume eta 11 gizonezko. Omenalditxoa gaur hasiko da, 18:00etan; Gizarte egoitzan aurrera eramandako jokoen irabazleen sari banaketa egingo da. Ondoren luntxa izango da. Igandean, berriz, 10:30ean meza izango da parrokian, eta Hogarreko koruak abestuko du. Ondoren, gizarte egoitzan 89 urte beteko dituztenei omenaldia eskainiko zaie. Horren ondoren ere, luntxa izango da.