89 urte dituztenei omenaldia, Nagusien Astean
Atzo, igandea, eguerdiko 12:00etatik aurrera egin zitzaien omenaldia aurten 89 urte bete edo beteko dituztenei, Nagusien astearen barruan. Aurtengoan, 26 izan dira omenduak. Iñaki Ostolaza zinegotziaren eskutik lore sorta eta opari txiki bat banan bana jaso ostean, hamaiketako ederrarekin ospatu zuten omenduek lagun eta familia artean.



