89 urteko herritarrak omendu dituzte
Beheko Plaza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatutako Adinekoen Astearen baitan egin zuten atzo (igandea) omenaldia. Udalak oparia eta lore sorta bana eskaini zien eta Beheko Plaza abesbatzak hainbat abesti kantatu zizkieten.
Atzo, igandea, eman zitzaion amaiera Beheko Plaza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak antolatutako Adienekoen Asteari. Astean zehar, hainbat ekimen egin dituzte: zakel eta bote jokoetako lehiaketak, tortilla patata txapelketa… Atzo aurten 89 urte betetzen dituzten herritarrak omendu zituzten.
Beheko Plaza jubilatu eta pentsiodunen elkarteko kideez gain, Udaleko ordezkariek parte hartu zuten omenaldian ohikoa denez. Zumaiako alkateorde Andoni Etxanizek lore sorta eta opari bana eman zien herritar omenduei. Ekitaldiaren aurretik, Beheko Plaza abesbatzak hainbat abesti eskaini zizkieten atzoko protagonistei.
Hauek izan ziren omenduak:
Mª Dolores Alberdi Ibarra
Felix Albizu Isasti
Mariano Azkue Aizpurua
Maria Berredo Saez
Araceli Camaño Garcia
Sinforiana Campos Exposito
Pio Elosua Echave
Felisa Escalada Bachiller
Pilar Etxabe Araquistain
Antonia Irigoyen Oria
Jesus Lisbona Tello
Martina Mariñelarena Mariñelarena
Irene Mendizabal Zubicaray
Nieves Piney Gonzalez
Catalina Ramos Martinez
Natividad Urbieta Elorriaga
Marcelina Urrestilla Segurola
Josefa Antonia Zumeta Salaberria
Mª Concepcion Ruiz De Azua



