Abantoko hilketa matxistak salatu ditu Udalak

2020/03/13

Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Abanto Zierbenan gertatutako erailketa sexista bikoitza eta hildakoen familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die.

Urte honetan, 2 dira indarkeria sexistaren ondorioz eraildako emakumeak Euskal Herrian. Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.