Abenduaren 2ko plenoko erabakiak

2011/12/05

1. Ogasuna.

1.1. 2011. urteko aurrekontua gauzatzeko udal arauaren aldaketa onartu zen. Alde bozkatu zuten Bilduk (6) eta Aralarrek. Abstenitu egin ziren EAJ (4) – zinegotzi bat ez zen joan plenora– eta PSE-EE (1).

1.2. 2011-2014 epealdiko ekonomi eta finantza plana onartu zen Bildu (6) eta Aralarren (1) botoekin. Kontra azaldu ziren EAJ (4) eta PSE-EE (1).

1.3. Partiden kredituen atxikipena deusezteko proposamena aho batez onartu zen.

2.-Hirigintza.

Gipuzkoako kontratazioen zentralak aurrera eramango zuen argindar-hornidura espedientearen hitzarmenaren esleipena onartu zen aho batez.

3 .- Gizarte zerbitzuak.

Ezinduentzako aparkaleku txartela arautzen duen udal ordenantza  hasierako onartu zen aho batez.

4.- Proposamenak.

4.1. Zumaiako Bildu taldeak aurkeztutakoa Euskal presoen eskubideen aldeko mozioa onartu zen Bildu (6) eta Aralarren (1) botoekin. EAJ (4) abstenitu egin zen, eta PSE-EEk (1) kontra bozktu zuen.

4.2. EAJ taldeak Euskal Presoen eskubideen eta biktimen inguruko mozioa ere onartu zen. Alde bozkatu zuen EAJ-tak (4) eta abstenitu egin ziren gainontzeko alderdiak. 

4.3. Zumaiako Bildu taldeak eta EAJtak adostuta aurkeztutako Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpena onartu zen aho batez. 

4.4.   Zumaiako PSE-EE taldeak aurkeztutakoa:  Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketaren inguruko mozioa ez zen onartu.

4.5. Zumaiako PSE-EE taldeak aurkeztutako Zumaiako San Juan egoitzari dagokion mozioa ez zen onartu. 

4.6. Zumaiako EAJ taldeak aurkeztutako San Juan egoitzari buruzko mozioa onartu zen.