Abenduaren 10eko ezohiko plenoa

2009/12/11

Atzo, abenduak 10, ezohiko plenoa izan zen Zumaiako udaletxean. Hauek izan ziren gaiak eztabaidatu ondorengo bozketen emaitzak.

 

 

1- Azaroaren 26ko ohiko plenoko akta onartu zen.

2- Aho batez onartu zen Eusko Jaurlaritza, Zumaia Lantzen, eta Zumaiako Udalaren arteko hitzarmena.

Hitzarmen horrek ahalbidetuko du Puntanoetan babestutako 285 etxebizitza egitea. Horietatik 84 babestutako alokairuzkoak izango dira.

Abenduko Zumaia Zu aldizkarian dator gai honi buruzko informazio gehiago.