Abenduaren 22ko plenoko erabakiak
Besteak beste, bi zinegotzi, bakoitza lanaldi erdian, liberatzea onartu zen.
1. 2011-10-27ko akta onartu zen.
2. Ogasuna
2.1. Udaleko 2011ko 8. kreditu aldaketaren irizpena onartu zen Bildu (6), Aralar (1) eta PSE-EE (1)-ren botoekin. EAJ (5) abstenitu egin zen.
2.2. Babes finantzarioaren espedientearen proposamena onartu zen Bildu (6) eta Aralarren (1) aldeko botoekin. EAJ eta PSE-EE abstenitu egin ziren.
3. Pertsonala
3.1. Bi zinegotzien lanaldi erdirako liberazioa onartu zen Bildu (6), EAJ (5) eta Aralarren (1) botoekin. Abstenitu egin zen PSE-EE ko zinegotzia.



