Abenduaren 30eko ezohiko plenoa
Joan den abenduaren 30ean, ezohiko plenoa izan zen Zumaiako udaletxean. Hauek izan ziren gaiak eztabaidatu ondorengo bozketen emaitzak.
1- Zinegotzi batek beste hiru udal-talderen babesarekin Gernikako parkerako eskultura esleitzeko aurkeztutako proposamena onartu egin zen, aldeko zortzi botorekin (EAJ, Aralar-Alternatiba, PSE-EE eta Pili Etxabe). Lauk kontra bozkatu zuten (Talde Mistoa 3 eta EA 1).
2- Aldeko lau boto (Talde Mistoa 3, eta EA 1) jaso zituen udal gobernuak aurkeztutako Gernikako parkerako eskultura esleitzeko plegu proposamenak. Zortzik kontra bozkatu zuten (EAJ, Aralar-Alternatiba, PSE-EE eta Pili Etxabe).
Udalbatzarretako aktak ikusi nahi badituzu klikatu hemen.



