ABENDUAREN 31EAN BIKO LASTERKETA ETA ERAKUSLEIHO LEHIAKETAREN SARI BANAKETA IZANGO DIRA ZUMAIAN
Abenduaren 31ean, urtea era osasuntsuan amaitzeko, Zumaiako San Silbestrea den Biko lasterketaren 7. edizioa izango dugu. Biko lasterketaren sariak banatzeaz gain, erakusleiho lehiaketaren sariak ere banatuko dira, horrela, merkataritzari bultzada emateko Gabonen inguruan egin diren ekimenei amaiera borobila emateko.
VII. Biko lasterketa
Urtero egin ohi den moduan, urtea amaitzeko Biko lasterketa antolatu da Zumaian. Lasterketa berezi horretan, haurrek binaka egin behar dute korrika, eta helduak aldiz, banaka, binaka, korrika edo patinetan egiteko aukera izango dute.
4 lasterketa izango dira mailaren arabera banatuta:
- Aurrebenjaminak: (2008-2009 jaioak) 12:00etan. Irteera Pulpo elkartean, bukaera Beheko plazan. 250 mt.
- Benjaminak (2007 – 2008 jaioak) 12:05ean. Irteera eta bukaera Beheko plazan. 250 mt.
- Alebinak (2005 – 2006 jaioak) 12:15ean. Irteera eta bukaera Beheko plazan. 1.100 mt
- Infantilak (2003 – 2004 jaioak) 12:15ean. Irteera eta bukaera Beheko plazan. 1.100 mt
- Helduak (+14 urte) 12:30ean. Irteera eta bukaera Beheko plazan. 5.000 mt
Parte hartzaileek txistorra eta salda izango dituzte dastagai lasterketaren amaieran eta ondoren sariak banatuko dira. Aurten sari ugari izango dira: Kirolerako materiala, 22"-ko telebista, Smartwach MYKRONOZ erlojua eta 6. 8"-ko tableta zorro eta guzti. Zozketa 13:30tan izango da Beheko plazan. Gainera, haur guztiek domina bana jasoko dute. Ekitaldi hau, urtero bezala, Zumaiako kirol elkarteak, Udalak eta Merkataritza eta Ostalaritza elkarteak antolatzen dute elkarlanean.
Erakusleiho lehiaketa
Ekitaldi berean Zumaiako Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak erakusleiho lehiaketaren sariak banatuko ditu. 13:30etan Biko lasterketako sarien zozketa egin ondoren izango da sari banaketa. Erakusleiho lehiaketako sariak ere ez dira aurten nolanahikoak:
Erakusleiho bozkatuenarentzako saria 28"-ko telebista bat izango da eta botoa eman dutenen artean, Samsung TABE 9.6 tableta zozketatuko da.



