Abian da 2019ko inauterietako kartel lehiaketa

2019/01/07

Kartelak Alondegia kultur etxean aurkeztu daitezke otsailaren 7ra bitarte

Oinarriak:

  • Gaia eta karteleko testua: "Zumaiako Inauteriak 2019".
  • Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake.
  • Teknika librea. DinA 3 neurria (297x420mm).
  • Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.
  • Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, otsailaren 7a baino lehen.
  • Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean otsailaren 13tik martxoaren 4ra.
  • Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta 2 sari izango dira:
      • Kartel irabazlea: 300 euroko saria . Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
      • Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da.
  • Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.