Abian da aurtengo ' 5 geltoki historian' ekimena, barne turismoa sustatzeko
Apirilaren 17an jarriko da abian, aurtengo '5 geltoki historian' ekimena. Bono honen bidez, barne turismoa egitera datozen pertsonen fidelizazioa lortzea eta turismoa urte osora zabaltzea da.
Seigarren urtez jarraian, “5 geltoki Historian” Urola Bailarako Produktu Turistikoak bere ibilbideari ekingo dio. Ondoren, ekimen turistiko honen nondik norakoak zehaztera pasako gara.
Aurrekariak
- 2009. urtean elkartu ziren lehen aldiz, Iraurgi Lantzen S.A. Urola Erdiko Garapen agentziaren ekimenez, Urola bailarako aisia eta turismo arloko bost eragile esanguratsuenetakoak, elkarlanean produktu turistiko bat sortu eta bailarako eskaintza turistikoa aberasteko asmoz.
- Algorri naturaren ezagutza etxea (Zumaia), Ekainberri (Zestoa), Loiolako Santutegia (Azpeitia), Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia) eta Zuloaga Museoak (Zumaia), Iraurgi Lantzen S.A.ren gidaritzapean 5 Geltoki Historian produktua sortu eta merkaturatu zuten, eta 2009. Urtea geroztik, urtero bere aldaketa berrikuntzekin merkatuan egon izan da.
- 2012.urtean berrikuntza garrantzitsu batekin aurkeztu genuen produktua ekimenera bailarako lau ostalaritzako establezimendu batzean. Museoak bisitatuz historian zehar eta bailaran barna egitea proposatzen dugun bidai honi, osagarri gastronomikoa erantsi nahi izan genion, jateko eta edateko biltzea gure izaeran sartuta dagoen fenomeno bat delako.
- 2013an Lili Jauregia, AGUR LILI bisita gidatu antzeztuarekin inkorporatu zen proiektura Zuloaga Museoaren ordez.
- Ondorioz, 5 Geltoki Historian 2014 ren osagaiak honako hauek dira:
· Algorri Naturaren Ezagutza Etxea (Zumaia)
· Ekainberri (Zestoa)
· Lili Jauregia, (Zestoa).
· Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia).
· Loiolako Santutegia (Azpeitia).
Hauei, osagai edo geltoki gastronomikoa batu behar zaie, honako ostatuek osatua: Kresala taberna (Zumaia), Fati tabena (Zestoa), Oñatz taberna (Azpeitia), Kiruri Taberna – kafetegia, Loiola Auzoa (Azpeitia).
“Bost geltoki historian zehar”, eskaintza turistikoa - forfaita
- 20 Km barruan kokatzen diren lau geltoki edo zentro hauek bisitatuaz, publikoari bidaia bat egiteko aukera eman nahi zaio zentzu bikoitz batean; bidaia geografikoa alde batetik Zumaiatik Azkoitiraino Urola bailara zeharkatuaz, eta bidaia historikoa bestetik, historiako zenbait aro, pertsonai edo momentu klabe interpretatuaz eta lehen eskutik ezagutuaz.
· Algorri, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroa: Lurraren historia harkaitzetan jasoa
· Ekainberri: (Zestoa): Prehistoria – Bailarako lehen gizakien aztarnak.
· Lili Jauregia (Zestoa): XVI – XVII mendeak, lurraldeko familia boteretsuenetako baten historia.
· Loiolako Santutegia (Azpeitia): XVI.-XVII Mendeak – San Ignazio-ren bizia eta legatua.
· Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia): XX. Mende hasiera Industrializazio garaia – Urolako Trena.
Osagarri Gastronomikoak ekimenean parte hartzen duten taberna hauetan indarrak hartzeko aukera emango dute, “pintxo pote” modalidadeko eskaintzaz baliatuz zintzurra busti eta sabela betetzeko.
- Produktuaren ezaugarri eta edukiak:
· Forfaitaren prezioa: 10 Euro (bost museoen sarrera prezioen baturaren %50).
· Zer eskuratu daiteke forfait honekin:
§ Museo bakoitzera sarrera.
§ Taberna bakoitzean pintxo bat eta edari bat hartzeko eskubidea 2,00 € truke.
· Epemuga: 2014ko Apirilak 17tik (Ostegun Santu) Abenduak 8 arte (barne).
· Forfaita pertsona batetik bestera pasa daiteke, transferiblea da.
-Bidaia hau bere osotasunean egitea, hau da, lau geltokitan geldialdia egin eta taberna bakoitzean “pintxo pote” bat hartzeko aukera ahalbidetuko duen txartela honako geltoki edo salmenta puntutan lortu daiteke.
1. Loiolako Santutegiko Turismo Bulegoa.
2. Ekainberri (txartel salmenta eta turismo bulegoa).
3. Zumaiako Turismo Bulegoa.
4. Algorri, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentrua
5. Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia).
Informazioa:
Iraurgi Lantzen S.A. – Garapen Agentzia
Tel. 688 685 059, 943 851 100, turismo@iraurgilantzen.net
Urola Erdia Eskualdeko Turismo Bulegoa
Tel. 943 151878, i-loiola@urolaturismo.net
Zestoako Turismo Bulegoa
Tel. 943 868811, info@ekainberri.com
Zumaiako Turismo Bulegoa
Tel. 943 143396, turismoa@zumaia.net
www.urolaturismo.net



