Abian da Emakumearen Eguneko kartel lehiaketa
Kartel irabazleak Martxoaren 8aren baitan antolatutako ekitaldiak iragarriko ditu. Lanak, aurkezteko epea otsailaren 20an bukatuko da.
OINARRIAK:
-Gaia eta karteleko testua: ”Martxoak 8- Emakumearen Nazioarteko Eguna. Zumaia 2015”.
-Zumaiarrei dago zuzendua, bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.
-Teknika eta neurria: marrazkia(digital
eran aurkeztuak ere ontzat ematen dira). Din A3 neurria(297x420mm).
-Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.
-Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia Kultur Etxean, otsailaren 20ra arte.
-Epaimahaia Berdintasun Sailak eta Berdintasun Foroak osatuko du eta saria 200 eurokoa da, Zumartian txartelen bidez. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Emakumearen asteko egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
-Aurkeztutako kartelekin erakusketa bat antolatuko da Forondan, eta irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunetan zehar jasotzeko aukera izango da.



