Abian da Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren 31. edizioa

2018/07/16

Lehiaketaren helburua da literatur sorkuntza indartu eta bultzatzea. Lanak euskaraz idatzitakoa, originala eta argitaragabea izan behar du eta idatziak aurkezteko azken eguna irailaren 30a izango da.

Urtero legez, abian da dagoeneko Julene Azpeitia ipuin lehiaketa. Aurtengoa lehiaketaren 31. Edizioa izango da eta helburu du parte-hartzaileen artean literatur sorkuntza bultzatu eta indartzea.

Idatziaren gaia librea izango da eta parte hartu ahal izateko baldintzen artean, azpimarragarrienak, idatzia euskara hutsean izatea, aurretik argitaratu gabe egotea eta 6-15 orri arteko luzera izatea dira.

Lanak udaletxean edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira euskara@zumaia.eus helbidean. Edozein kasutan, idatziak aurkezteko azken eguna irailaren 30a izango da.

Sari banaketa:

Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak ebatziko du lehiaketa eta honen baitan, hiru sari banatuko dira.

  • Lehen saria: 3.000 €
  • Bigarren saria: 1.500 €
  • Zumaiako onenaren saria: 1.000 €

Lehiaketan parte hartzeko oinarri eta baldintzen informazio gehiago HEMEN