Abian da Julene Azpeitia literatur lehiaketa

2012/07/11

Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, “Julene Azpeitia 25. ipuin lehiaketa” antolatu du Zumaiako Udalaren Euskara Departamentuak. Lanak irailaren 30 arte aurkez daitezke.

Zumaiako Udalaren Euskara Zerbitzuak, aurtengoan ere, antolatu du Julene Azpeitia literatur lehiaketa. 25. edizioa izango da , eta urtemuga aitzakiatzat hartuta, udazkenean hainbat ekitaldi egingo dira. Aurrez, ordea, literatur lehiaketan parte hartzeko epealdia ireki du eta lehiaketan parte hartzeko oinarriak argitaratu dira.

Hona hemen lehiaketa honetara aurkeztutako idazlanek betebeharreko baldintzak: 

1. Euskaraz idatzita egon, originala izan eta argitaragabea. Ezingo du parte hartu, beste lehiaketaren batean saririk jaso edo/eta literatur sormenerako laguntzaren bat jasoa duen idazlanak. 

Ezin dira aurkeztu jatorriz beste hizkuntza batean idatziak izan eta lehiaketarako euskaratuak izan direnak.

2. Gaia librea izango da, gutxienez 6 orrialde eduki beharko ditu eta gehienez 15, lerroarte bikoitzarekin idatziak, orriaren alde batetik. Lan bakoitzaren lau ale bidaliko dira.

3. Idazlanak, onartua izateko, izenburua bakarrik eramango du agerian eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen-abizenak, telefonoa, sinadura eta NANaren fotokopia.

4. Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak ebatziko du lehiaketa. 

5. Sariak eman gabe utzi ahal izango dira, eta finkatutako diru kopuruak zatiezinak izango dira.

6. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean amaituko da. Sari banaketa garaiz adieraziko da.