Bihar hasiko da 'Maiatza Dantzan' ekimena
Bihar, maiatzak 10, larunbata hasiko da aurtengo 'Maiatza Dantzan' ekimena. Hirugarren urtez jarraian antolatu du ekimena Astindu dantza taldeak. Bost dantza erakustaldik osatuko dute aurtengo ekimena, eta lehen saio, bihar, maiatzak 10, Nava Jeevanen aldeko jaialdia izango da, Maria eta Jose ikastetxean, 19:00etatik aurrera.
Maiatza Dantzan (Saio guztiak 19:00etan izango dira)
Maiatzak 10
Dantzara IV
Maria eta Jose Ikastetxeko Aretoan
Maiatzak 17
Dantza Klasikoa
Kantauri plazan
Maiatzak 24
Dantza Neoklasikoa
Estazioan
Maiatzak 28
Euskal Dantzak
Odieta pilotalekuan
Maiatzak 31
Areto Dantzak
Alai auzategian



