Abian da Odietako bigarren faseko obren esleipen prozedura

2010/05/05

Proposamenak Zumaia Lantzenen bulegoetan aurkeztu beharko dira, maiatzaren 20a baino lehen.

 

Gaur (maiatzak 5, asteazkena) argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta www.zumaia.net-en Odieta auzoko 3.2. egikaritze-unitatean 26 etxebizitza, lokal eta garaje egiteko 2. faseko obrak esleitzeko baldintza-agiriak eta abian jarri da lan horiek egikaritzeko esleipen prozedura.

Deialdiaren oinarriak webgune honetan kontsultatu daitezke, kontratugilearen profilean eta baldintza-agiriak osorik deskargatzeko aukera dago. Eskaintzak aurkezteko epea maiatzaren 20an bukatuko da eta proposamenak Zumaia Lantzenen bulegoetan aurkeztu beharko dira.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.094.876,90€-koa izango da (BEZ gabe) eta egikaritze epea 10 hilabetetan ezarri dute. Deialdiaren baldintza-agiriak kontsultatzeko klikatu hemen.