Abian da XXIII. Zumaiako argazki lehiaketa
Ekainaren 23a izango da lanak aurkezteko azken eguna.
Zumaiako Udalak Distira Argazki Elkartearen laguntzarekin antolatutako XXIII. Zumaiako Argazki Lehiaketa abian da. Edozein argazkizalek du lehiaketa horretan parte hartzeko aukera, eta aurtengorako gaia garraioa da. Argazkiak zuri-beltzean aurkeztu behar dira, ekainaren 23a baino lehen.
Oinarriak:
Parte-hartzaileak: Edozein zaletuk har dezake parte.
Modalitatea: Argazkiak paperean, kolore bakarrean. Laborategiko edozein manipulazio edo teknika erabil daiteke. Argazki digitalak ere ontzat emango dira, baina euskarriak papera izan behar du.
Gaia: Garraiobideak.
Lan kopurua: Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.
Berezitasunak: Lanaren gutxieneko neurria: 18 x 24cm; guztiak 40 x 50 cm-ko kartulina edo passpartout batean ezarrita.
Igorketa: Lanak hona bidali behar dira: Alondegia kultur etxea, 20750 Zumaia.
Aurkezpena: Lan bakoitzaren atzean azaldu beharrekoa: honen izena, egilearen eta bere nortasun agiriaren zenbakia, helbidea eta telefonoa.
Epea: Lanak ekainaren 23a baino lehen aurkeztuko dira.
Epaimahaia eta erabakia: Epaimahaia argazki munduko pertsona adituek osatuko dute, eta haien erabakia aldaezina izango da. Erabakia uztailaren 8an emango da jakitera, Alondegia kultur etxean, arratsaldeko 7:30ean; lehiakideak bertaratu beharko dira, han eta orduan emango baitira sariak.
Sariak:
1.ak 500 euro eta garaikurra.
2.ak 300 euro.
3.ak 200 euro.
Zumaiako onenari saria: 250 euro.
Bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
Jabetza: Lan sarituak Zumaiako Udalaren eskuetan geratuko dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio eskubidea du, betiere egilearen izena aipatuta.
Erakusketa: Aurkezten diren argazki onenekin erakusketa bat egingo da Alondegia kultur etxean, uztailaren 9tik 20ra bitartean. Aukeraketa epaimahaiak egingo du.
* Oharrak:
a) Sarituak izan ez diren lanak erakusketa bukatu eta ondorengo hilabetearen barruan jaso ahal izango dituzte egileek. Epe horretan jasotzen ez diren argazkiak Udalaren eskuetara pasako dira; Udalak argazkiak erabili ahal izateko aukera izango du, betiere helburuak kulturalak izanik, eta inoiz ez irabazi asmoekin; argazkiak erabiltzean beti egilearen izena erabiliko da eta ezin izango da argazki hauetan inolako aldaketarik egin, ezta mozketarik ere, egilearen baimenik gabe.
b) Lanak kontu handiz erabiliko badira ere, antolatzaileek ez dute bere gain hartzen lanen bat kaltetzearen edo galtzearen ardura.
c) Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar.



