Abian da Zumaiako 25. Musika Jaialdia

2009/08/03

Berbena gauaren baitan, The Cherry Boppers jazz talde bilbotarrak larunbatean eman zion hasiera eta atzo (igandea), San Pedro abesbatzak eta Zumaiako Musika Bandak elkarrekin eskeini zuten kontzertua sekulako arrakasta izan zen. Gaurkoan Impromtu taldearen kontzertu didaktikoa izango da komentuan

 

Berbena gauean (larunbata) kofradiara inguratu zirenek The Cherry Boppers taldearen jazz musikaz gozatu ahal izan zuten. Orduan eman zitzaion hasiera abuztuaren 12a bitartean iraungo duen Zumaiako 25. Musika Jaialdiari.

Atzokoan, San Pedro abesbatzak eta Zumaiako Musika Bandak elkarrekin eskeini zuten kontzertua izan zen Ondartxo plazan. Kontzertua sekulako arrakasta izan zen, eta bertara gerturatu zen jende ugariak herriko musikarien ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten. Jaialdia mende laurden batean zehar orain arte aurrera eramaten lagundu dutenak omendu zituzten.

Gaurkoan aldiz, Impromtu taldearen 'Venecia, el violín y Antonio Vivaldi' lan didaktikoa izango da ikusgai komentuan, 20:00etatik aurrera.

 

Zumaiako 25. Musika Jaialditik geratzen dena

 

3, astelehena
Impromptu taldearen kontzertu didaktikoa. 20:00etan Komentuan.

4, asteartea
Joaquin Asiain eta soka laukotea. 22:00etan Komentuan.

5, asteazkena
Garnati Minstrels. 22:00etan  Komentuan.

6, osteguna
‘Txatarreria Keaton’ musika eta zinema. 22:30ean Ondartxo plazan.

8, larunbata
Donostiako orfoiea. 21:00etan parrokian. 

9,  igandea
‘Cartoon Brass’ metal taldea. 20:00etan Mari kalean.

12, asteazkena
Conductus Emsemle ‘Dido & Eneas’. 22:00etan Maria eta Jose aretoan.