Abian da Zumaiako XXII. Argazki Lehiaketa

2010/04/21

Aurten aukeratu duten gaia 'hirikoa' izango da eta lanak ekainaren 23a baino lehen aurkeztu beharko dira Foronda Kultur Etxean.

 

Zumaiako Udaleko Kultura Sailak, Distira Argazki Elkartearekin lankidetzan, Zumaiako XXII. Argazki Lehiaketa antolatu berri du. Edozein zaletuk hartu dezake parte eta aurtengo ekitaldirako aukeratu duten gaia hirikoa izango da. Argazkilari bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake eta ohi bezala, argazkiak paperean aurkeztu beharko dira. Lanak ondorengo helbidera bidali beharko dira ekainaren 23a baino lehen: Foronda Kultur Etxea. 20750 Zumaia.

Sariak aurreneko hirurei

Lehen hiru lan onenek sariak jasoko dituzte. Aurrenekoak 500 euro eta garaikurra eskuratuko ditu; bigarrenak, 300 euro eta, hirugarrenak, berriz, 200 euroko txartela jasoko du. Lan sarituak Zumaiako Udalaren eskuetan geratuko dira eta lehiaketara aurkeztu diren argazki guztiekin erakusketa egingo dute ondoren Kultur Etxean. Lehiaketari buruzko informazio gehiago Foronda Kultur Etxera joanda edo bertara deituta (943 861056) eskuratu daiteke.