Abian da Zumaiako XXVI. Argazki Lehiaketa
Gaia 'Zubiak' da, eta lanak uztailaren 4a bitartean aurkeztu daitezke Alondegian.
1. Parte-hartzaileak: Edozein argazkizalek har dezake parte.
2. Modalitatea: Argazkiak paperean, kolore bakarrean. Laborategiko edozein manipulazio edo teknika erabil daiteke. Argazki digitalak ere ontzat emango dira, baina euskarriak papera izan behar du.
3. Gaia: “ZUBIAK”.
4. Lan kopurua: Bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.
5. Berezitasunak: Lanaren alde txikienak gutxienez 18 cm izan beharko ditu; lan guztiak 40x50 cm-ko kartulina edo passpartout batean ezarrita aurkeztu beharko dira.
6. Igorketa: Lanak honako helbidera bidali behar dira: Alondegia Kultur Etxea, Erribera kalea 23, 20750 Zumaia.
7. Aurkezpena: Lan bakoitzak atzean bere izenburua izan beharko du, horrekin batera kartazal itxi batean egilearen izena, nortasun agiriaren zenbakia, helbidea eta telefonoa aurkeztu beharko da.
8. Epea: uztailaren 4a baino lehen.
9. Epaimahaia eta erabakia: Epaimahaia argazki munduko pertsona adituek osatuko dute, eta haien erabakia aldaezina izango da. Erabakia uztailaren 24an emango da jakitera, Alondegia kultur etxean, arratsaldeko 19:30ean; lehiakideak bertaratu beharko dira, han eta orduan emango baitira sariak.
10. Sariak: 1. 500 euro eta garaikurra.
2. 300 euro.
3. 200 euro.
Zumaiar onenari saria: 250 euro.
Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
11. Jabetza: Lan sarituak Zumaiako Udalaren eskuetan geratuko dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio eskubidea du, betiere egilearen izena aipatuta.
12. Erakusketa: Aurkezten diren argazki onenekin erakusketa bat egingo da Alondegia kultur etxean, uztailaren 24tik abuztuaren 10era bitartean. Aukeraketa epaimahaiak egingo du.
13. Oharrak: a) Argazkien izaera bereziko ezaugarria: ezin izango da beste lehiaketa batean saritua izan den argazkirik aurkeztu, ezta aurrez lehiaketa honetan aurkeztua izan denik ere.
b) Sarituak izan ez diren lanak erakusketa bukatu eta ondorengo hilabetean jaso ahal izango dituzte egileek. Norbaitek bere argazkiak etxean jaso nahiko balitu, horrela adierazi beharko du aurkezpen momentuan, gutun-azal aurrezigilatu bat bere datuekin gehituz bidaliak izan dakizkion.
Epe horretan jasotzen ez diren argazkiak Udalaren eskuetan geratuko dira; Udalak argazkiak erabiltzeko aukera izango du, betiere helburuak kulturalak izanik, eta inoiz ez irabazi asmoekin; argazkiak erabiltzean beti egilearen izena aipatuko da eta ezin izango da argazki hauetan inolako aldaketarik egin, ezta mozketarik ere, egilearen baimenik gabe.
c) Lanak kontu handiz erabiliko badira ere, antolatzaileek ez dute beren gain hartzen lanen bat kaltetzearen edo galtzearen ardura.
d) Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar.



