Abian dira Urola-Kosta eskualdeko itsas ondarea ezagutzeko hitzaldi ibiltariak

2014/10/30

Kostako herri guztietan hitzaldi ibiltariak egingo dira; Zumaian, azaroaren 23an izango da, eta izena Turismo bulegoan eman beharko da.

 

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiaren historia itsasoari estu-estu lotua dago. Hori dela eta, eskualdeko udalak eta Urola Kostako Udal Elkarteak itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko hainbat proiektu lantzen ari dira.

 

Hor kokatzen dira azaroan Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian egingo diren hitzaldi ibiltariak.

 

Datorren igandean, azaroaren 2an, mango zaie hasiera gure itsas ondare aberatsa ezagutzeko hitzaldi ibiltariei. Goiz erdiko 4 hitzaldi ibiltari egingo dira, gaian aditua den pertsona batek gidatuta. Bidean, aditu horrek azalpen eta argibide ugari eskainiko ditu. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da.

 

Hona hemen hitzaldi ibiltarien xehetasunak:

 

·       Azaroak 2, igandea, Aia: Laurgain eta Ubegun arteko paisaia itsastarraren aztarnak ikusiko ditugu (burdinolak, errotak, basoak, portua…). Ibilbidea Ubegun Industrialdeko sarreran hasiko da eguerdiko 11etan (autobusa bertan izango da Laurgainera igotzeko). Hizlaria: Xabier Alberdi euskal itsas historian aditua. Izena emateko: Aiako Kultur Etxea, tel.: 943-130924, kulturetxe@aiako.com

 

·       Azaroak 9, igandea, Orio: Etxeluze eta Frantses muturra arteko industria lantegiak ikusiko ditugu (Etxeluzeko zur-gordelekua, Zeramika fabrika, Arin y Embil altzari fabrika, Mutiozabal ontziola…), industrializazioaren eta itsasoaren arteko harremana ezagutzeko. Ibilbidea Etxeluze parean hasiko da eguerdiko 11etan. Hizlaria: Xabier Alberdi euskal itsas historian aditua. Izena emateko: Orioko Turismo Bulegoa, tel.: 943-835565, orioturismo@gmail.com

 

·       Azaroak 16, igandea, Getaria: gure itsas historia aberatseko protagonista izan ziren hainbat itsasgizonen jaiotetxeak ikusiko ditugu. Ibilbidea Getariako udaletxe aurrean hasiko da eguerdiko 11etan. Hizlaria: Xabier Alberdi euskal itsas historian aditua. Izena emateko: Getariako Turismo Bulegoa, tel.: 943-140957, turismogetaria@euskalnet.net

 

·       Azaroak 23, igandea, Zumaia: itsas ondarearekin lotura zuzena duten hainbat elementu ikusiko ditugu (portu zaharrak, parrokia, jauregiak, lonjak…). Ibilbidea Alondegiko sarrera parean hasiko da eguerdiko 11etan. Hizlaria: Xabier Alberdi euskal itsas historian aditua. Izena emateko: Zumaiako Turismo Bulegoa, tel.: 943-143396, turismoa@zumaia.net

 

·      Azaroak 27, osteguna: Itsas ondarea balioan jartzearen garrantziari buruzko hitzaldia, Modelo Zineman arratsaldeko 7etan. Hizlaria: Jon Maia, Albaola Euskal Itsas Faktoriako kidea. Sarrerak hartzeko: Zarauzko Turismo Bulegoa, tel.: 943-830990, tursimoa@zarautz.org