Abian jarritako politikei jarraipena emateko aurrekontuak onartu ditu Udalak

2014/12/22

15. 789.118 euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2015. urtean, Bildu eta Aralar alderdien aldeko botoekin onartutako aurrekontuekin.

 

Azken urteotan abian jarritako politikei eta irizpideei jarraituta osatu ditu aurten ere aurrekontuak Zumaiako Udalak. Gaur, abenduak 19, egin den ez-ohiko plenoan izan dira eztabaidagai 2015. urterako aurrekontuak, eta Bildu eta Aralarren bozkekin onartu dira. 2015ari aurre egiteko, guztira, 15.789.118 euroko aurrekontua izango du.

Herritarren eta herriaren beharra egokitutako aurrekontuak osatu dira. Horretarako, doikuntzak egin eta lehentasunak ezarri behar izan ditu Udalak.

Krisiak bere horretan jarraitzen du, nahiz eta esperantzarako tartea ba den hurrengo urtera begira. Aipagarria da errealitate gordin honetan, Zumaiako Udalak ez duela zorrik. Hala ere, Zumaia Lantzenen egoerak Udalaren jarduera baldintzatzen jarraitzen du. Gaur bertan Zumaia Lantzeneko kontseiluan adostutakoa (Zumaia Lantzenen likidaziorako lehen pausoak ematea) garrantzitsua da, zorra Udalak baldintza hobeagotan bereganatzea ekarriko baitu.

 

Irizpide orokorrak

Aurrekontuak osatzerakoan, ezinbestekoak ez diren gasturik ez egiteko neurriak hartu dira. Krisi garai honetan, gutxien dutenei laguntzeko neurriak ere hartu dira. Hala gizarte zerbitzuen bidez herritarren beharrak bermatzen jarraituko du 2015ean ere Udalak.

Udalak zenbitzuak zuzenean kudeatzeko  irizpideari jarraipena emango dio 2015ean ere. Hala, enplegu publikoa indartuko da. Udaltzaingoan eta Turismo bulegoko zerbitzua indartzeko langile gehiago izango dira uda gaian, eta ludotekako hezitzaieleen lanaldiak indartuko dira.

 Aipatzekoa da, ordea, derrigortuta, Zumaiako Udalak langileen soldatak izoztuta mantendu beharko dituela.

Hainbat inbertsio ere lehenetsi dira herriaren beharrei erantzuteko.

Sarrerak

2015erako aurreikusten diren sarrerei dagokionez, bi puntu dira aipagarriak. Alde batetik, Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotzen den Fondo Forala, informazio ofizialen arabera, %12 gehiago izango da 2015ean.

Bestetik, berriz, eskatuta dauden hainbat laguntza ere aurreikusten dira 2015erako. Hala, frontoi luzerako Aldundiak emandako laguntzatik 200.000 euro jasoko dira, Juan Belmonteko magala egonkortzeko obretarako ere laguntza iristea espero da, eta  kopuruz txikiagoak diren beste zenbait laguntza ere jasoko dira.

Aurrekontua parekatzeko, hau da, sarrerek eta irteerak bat egiteko, udalek zenbaitetan, maileguak eskatu behar izaten dituzte, baina ez da aurreikusten 2015ean eskatu beharko denik. Horren arrazoi nagusia da, 2014ean aurrekontua zuten zenbait obra 2015era pasa behar izan direla, eta 2014ean gastatu ez den dirua, gerakinera joango da. Beraz, mailegua eskatu beharrean, gerakinetik inkorporazioak egitea aurreikusten da. Hori ordea, itxiera egin arte (martxo bukaera arte) ezingo da jakin zehatz.

 

Gastuak eta inbertsioak

Gastuai dagokionez, jaitsi daitezkeen gastuak jaisten edota  ezinbesteko gasturik ez sortzeko ahalegina egiten segituko du Udalak. Hala ere, herritarrei eta orokorrean herritarrentzako zerbitzue eragiten dienak mantendu egingo dira. Gastuetan %10eko igoera izango da.  Horretarako bi arrazoi nagusi: alde batetik, Aita Marin egingo den ur saneamenduaren obrak eragindako gastuak (79.000 euro), eta bestetik, etxez etxeko zerbitzua kudeatzeko modua egokitzeak ekarriko duen gastuen igoera (303.000 euro).

 

Inbertsioei dagokioenez, 2.165.223 € izango dira. Iaz baino %30 gehiago.

Inbertsio nagusiak hauek dira:

• Sabaia erabilera publikoa duten garajeak: 239.000

• Frontoiko urbanizazioaren 1. fasearen ejekuzioa: 572.500€

• Juan Belmonteko magala: 270.000 €

• Zumaiako frontoi luzea: 200.000 €

• Oikiako eskola berria:  70.000 €

• Baratzak:  60.000 €

• Arau subsidiarioak berritzea : 50.000 €

• Ur hornidura eta saneamendua: 60.000€

• Urola Itsasadarra plan berezia gauzatzea:  50.000 €

• Hainbat hobetze obra bide publikoetan: 100.000 €

  

Erakunde autonomoak

Organismo autonomoei dagokionez, Udalak, honako dirua inbertitzea aurreikusten da.

•Musika Patronatuari: 176.090 € (-%0.49)

•Kirol Patronatuari:  367.397 € (+%4.94)

•Gizarte Larrialdietarako: 75.000 € (+%15)

•Gizarte zentrua: 206.452€ (+%10)

•Gizarte Ekintza: 174.580 €(+%14)

•Urola Kosta Udal Elkartea:  (=)             (219.098+584.548)=803.646 €

•Euskara: 92.950 € (=)

•Merkataritza eta Turismo: 88.450 € (=)

•Kultura eta Jai egunetakoak: 67.000 €(=)

•Nazioarteko lankidetza (%0,7): 90.000 €  (+)

 

Zumaia Lantzen

Zumaia Lantzenen egoera larriak baldintzatu izan ditu azken urteotan Udalaren aurrekontuak. Eta aurtengoan ere horrela gertatu da. Zumaia Lantzenen 2015. urteko aurrekontua 852.015 eurokoa da. Gaur bertan egin den Zumaia Lantzeneko kontseiluan hartutako erabakiak, likidazio prozesua hastea, garrantzitsua eta ezinbestekoa izango dela uste du Udalak.

Erakunde horrek duen zorrik handiena, banketxeekin du, eta Udalak zor horri aurre egiteko baldintza hobeak lortzea aurreikusten da.