Abilezia ugariko gizona

2010/02/04

Udalak merezimenduzko agurra egin nahi dio Juan del Campo Esteibar Zumaian jaiotako kirolari olinpiar ohiari. Del Campo asteartean hil zen Donostian, 87 urte beteak zituela. Senitartekoei samina erakutsi eta errekonozimendua eskaini nahi die Udalak bere ingurukoei.

 

Pertsona gutxi izango dira gizon honek adina abilezia erakutsi duenik. Zumaian jaioa, kirolari olinpiar izatera iritsi zen 1984an Juan del Campo herrikidea. Asteartean hil zen Del Campo Esteibar Donostian, 87 urte beteak zituela.

Olinpiar kirolaria izateaz gain, kirol kazetaria ere izan da Del Campo bere bizitzan zehar, eta horretaz aparte, Zumaiako historiari buruz ere hainbat idatzi eginak ditu.

Udalak merezimenduzko eta esker oneko agurra luzatu nahi du Juan del Campo Zumaian jaiotako kirolariaren omenez. Merezitako atsedena hartu beza.