Aborto eskubidearen inguruko hitzaldiarekin emango zaio hasiera Martxoaren 8ko asteari
Asteartean, martxoak 4, 19:00etan Begoña Zabala abokatuak abortatzeko eskubidearen aldeko hitzalda eskainiko du Alondegian. Hitzaldi horrekin emango zaio hasiera Martxoaren 8aren harira antolatutako asteari. Aste osoan, hainbat ekintza izango dira.
MARTXOAK 4
19:00etan Hitzaldia: Gure gorputza, gure erabakia. Abortatzeko eskubidea.
Hizlaria: Begoña Zabala (Emakume internazionalistak), abokatua.
Non: Alondegian // Hizkuntza: Gaztelaniaz..
MARTXOAK 6
22:00etan Zine Foruma: “TODAS LAS MUJERES” // Non: Aita Mari zineman
MARTXOAK 7
18:30ean 'DIRUAREN SEXU EZKUTUA' erakusketaren inaugurazioa, Haurraldek eta Malen
Etxeak antolatuta, Alondegian. Erakusketa ikusgai egongo da martxoaren 7tik 17ra, egunero,
18:00-20:00.
Erakusketaren gaia: 1800. urtetik gaur egun arte, Euskal Herriko eta hainbat herrialdetako
emakumeek erabilitako diru-zorroen atzera begirakoa.
18:30 - 19:30 Toti Martinez de Lezearen hitzaldia: emakumeak, ekonomia eta ahalduntzea
(“Mareas” izenburuko liburuan oinarrituta). Hizkuntza: gaztelaniaz.
19:30ean LARRE MOTZEAN bideoaren emanaldia, non Zumaiako hainbat emakume protagonista
diren, Alondegian. Hizkuntza: euskaraz. Egunero ikusgai egongo da erakusketarekin batera.
22:00 “IZAN BEDI EMAKUMEA” antzerkia
Non: Aita Mari zineman.
Sarrerak salgai Turismo bulegoan. Entradas a la venta en la oficina de Turismo.
MARTXOAK 8: EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA
19:00etan KONTZENTRAZIOA magnoliopean, Zumaiako Berdintasun Foroak eta mugimendu
feministak deituta.
19:15ean EMAKUMEON BERTSO-TRIKIPOTEOA, Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegi
bertsolariekin, Erribera kalean zehar.
MARTXOAK 12
17:30ean IPUIN KONTAKETA: 'Baziren behin…neska abenturazaleak eta mutil ameslariak',
Kontukantoiren eskutik // Tokia: haur liburutegian.
MARTXOAK 13
19:00etan Hitzaldi-tailerra: ECONOMIA FEMINISTA, O ESTO NO ES COMO NOS LO CUENTAN.
Dinamizatzailea: Aurora Iturrioz, economista y feminista // Non: Alondegian
Hizkuntza: elebidun/ bilingüe.
Gaia: Tailer honetan, postulatu zientifikoak desmitifikatuko ditugu, non helburu duten giza ekintza
kritikoa urruntzea, eta emakumeok egiten dugun lana ez ikusaraztea. Ekonomiak zerikusia du
gure beharrak asetzeko egiten dugunarekin, eta, beraz, hasi beharko genuke definitzen zein
diren gure benetako beharrak, eta geure buruari galdetu beharko genioke ea ekonomia
sistemak asetzen dituen gure beharrak.



