Abuztuan eta irailean lanaldi osoan lan egiteko turismo teknikari laguntzaile bat kontratatuko da

2019/07/17

Turismo teknikari laguntzaile bat kontratatzeko premiazko hautaketa prozesua jarri du martxan Zumaiako Udalak. Lanbideren bidez egingo da prozesua eta izena emateko epea epea uztailaren 22an amaituko da.

Abuztuan eta irailean turismo bulegoko zerbitzuan errefortzu gisa aritzeko turismo eta merkataritza teknikari laguntzaile bat kontratatuko du Zumaiako Udalak, premiazko hautaketa prozesuaren bidez.

Prozesuan parte hartzeko izen emateak Lanbideren bitartez egingo dira, baina merituak baloratzeko egiaztagiriak Zumaiako Udalean aurkeztu beharko dira (5. puntuan arautua).


Dokumentu honetan ikus daitezke, besteak beste:

  • lanpostuaren ezaugarriak (ordutegia, lanaldia eta ordainsaria);

  • lanpostuaren oinarrizko funtzioa eta zeregin espezifikoak;

  • hautagaiek bete behar dituzten ezinbesteko baldintzak;

  • baloratuko diren merituak;

  • elkarrizketaren inguruko datuak;
  • puntuaketa berdinketaren aurrean jarraituko den irizpidea;
  • kontratazioa;
  • eta kalifikazioa eta epaimahaia.

 

Dokumentu osagarria aurkezteko helbidea honakoa da: https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/SolicitudDetalle.aspx?id=ILPO&idAyto=81&idioma=eu-ES