Abuztua musikaz beteta dator

2012/08/01

Abuztuaren 1etik 12ra bitartean Musika Jaialdia izango da Zumaian. Herriko txoko ezberdinetan musika eskaintza zabala izango da.

Aurtengo abuzturako ere Musika Jaialdia antolatu du Zumaiako Udalaren Kultura Sailak. Abuztuaren 1etik 12ra bitartean askotariko kontzertuak ikusteko aukera paregabea izango da Zumaian. Jaialdia indarrez hasiko da; abuztuaren 1ean, 20:00etan klarinete laukotearen kontzertua izango da. Ondoren 22:00etan, berriz, Aitzuri eta San Pedro abesbatzek emango dute kontzertua. Hona hemen egitarau osoa:  

 

Abuztuak 1, asteazkena

20:00etan: Klarinete laukotea.
Lekua: Kofradian.

22:00etan: Debako Aitzuri abesbatza eta Zumaiako San Pedro abesbatzaren kontzertua.
Lekua: Parrokian.

Abuztuak 2, osteguna

20:00etan: Juan Mari Beltran Orhiko Xoria.
Lekua: Mari kalean.

Abuztuak 3, ostirala

22:30ean: Musika eta zinea ‘The silent Band’, Buster Keaton. Filmak: ‘Fatty Jolas Parkean’ (Cony Island, 1917), ‘Ontzia’ (The Boat, 1921) eta ‘Sukaldaria’ (The Cook, 1918).
Lekua: Mari kalean.

Abuztuak 4, larunbata

20:00etan: Travellin’ Brothers.

Abuztuak 5, igandea

19:00etan: Stick Dance Quartet ‘Sorpresa kutxa’.
Lekua: Aita Mari aretoan.

Abuztuak 6, astelehena

20:00etan: ‘Zinea soinuaren uhinetan’, hitzaldi musikala.
Hizlaria: Iker Gonzalez Cobeaga.
Lekua: Aita Mari aretoa.

Abuztuak 7, asteartea

20:00etan: Kirkit Ensemble.
Lekua: Komentuan.

Abuztuak 8, asteazkena

22:00etan: Piazzolaren tangoak: Tanar quartet / Sebastian eta Marina dantzariak.
Lekua: Aita Mari aretoan.

Abuztuak 9, osteguna

20:00etan: Janacek Ensemble.
Lekua: Komentuan.

Abuztuak 11, larunbata

22:00etan: Judith Jáuregui (pianoa) eta Adolfo Gutierrez (biolontxeloa).
Lekua: Maria eta Jose aretoan.

Abuztuak 12, igandea

20:00etan: Pablo de Naveraren biolontxelo kontzertua.
Lekua: Komentuan.