Abuztuaren 10ean, Euskal Jaia eguna Zumaian

2018/08/06

Baserriko produktuen azoka, bertso saioa, erromeria edota herri bazkaria dira, zumaiarren gozamenerako antolatutako ekintzetako batzuk. Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan: helduak 8€, haurrak (12 urte arte) 4€.

Datorren ostiralean, abuztuak 10, Euskal Jaia eguna ospatuko da Zumaian eta goizeko 10:00etatik hasita gaueko 23:00ak bitartean, ekintza egitarau zabala antolatu du Udalak herritar ororen gozamenerako..

Egitaraua:

  • 10:00 Baserriko gaien azoka

                 3 Taula txalapartarien saioa

  • 10:30 Hala Gera taldearen dultzaina doinuak eta Bilboko albokariak
  • 11:00   Zutrik elkartearen trikiti doinuak
  • 12:00 Kofradian eta 12:30 Udaletxean balkoitik balkoirako bertso saioa: Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi
  • 14:30 Eusebio Gurrutxaga plazan herri bazkaria

                             Bazkalostean euskal kantak Joxe Mendizabalekin

  • 18:00 Erromeria: Jagoba eta Maddalen

            Eta Erkibe kultur elkartearen taloak

  • 17:00 Amaiako plazan puzgarriak

          Ondoren dantzaldia Joxe Mendizabalekin

  • 18:30 Joselontxos txarangaren  kalejira
  • 19:00 Eusebio Gurrutxaga plazan  sagardo dastaketa
  • 23:00 Kofradian erromeria Ezten Giro taldearekin