Abuztuaren 24tik 28ra Sanbartolomeak ospatuko dira Oikian

2017/08/21

Pilota partidak, erromeriak, jolasak, herri bazkaria, dantzaldiak edota apar festa dira, besteak beste, herritarren gozamenerako antolatutako ekintzak.

Urtero bezala, Oikiako auzoa festa giroan murgilduko da datorren ostegunean eta abuztuaren 28a bitarte, ekintza egitarau zabala antolatu du herritarren gozamenerako.

Horren baitan, haur gazte zein helduentzako ekintzak daude aukeran: pilota partidak, herri kirolak, herri bazkaria, erromeria ugari, jolasak, apar festa edota dantzaldiak, esaterako. Eta hilaren 26an Oikiako Euskal Jai Eguna ere ospatuko da: bertso poteoa, sagardo dastaketa, batukada eta erromeria. Eta hori guztia baserritarrez jantzita noski!

Halaber, aurten, festen egitarauan arreta berezia eskaini zaie adineko pertsonei. Horiei omenaldia egingo zaie hilaren 27an eta egun bertan, haiei zuzendutako bazkaria egingo da Muniosoron.

Amaitzeko, larunbatean, hilak 26, autobusak egongo dira auzora gerturatzeko. Autobusak Kabi taberna aurretik irtengo dira.

Ordutegia:  

ZUMAIA  - OIKIA      18:00  eta  22:00    

OIKIA  - ZUMAIA      21:30  eta  04:00