ADIERAZPENAK EGITEKO 23 PANEL BERRI JARRI DITU UDALAK
Panel hauetan, zumaiar orok jarri ahal izango ditu iragarkiak eta horretarako, Udalak, zenbait neurri hartu ditu.
Jada amaitu du Zumaiako Udalak adierazpenak egiteko 23 panel berriak ezartzeaz. Alde batetik, kartelen tamaina 50x70 cm-tara mugatu du, horrela, herritar guztiek izan dezaten bertan adierazpenak egiteko aukera eta bestetik, asteazkenetan, panelak beteta egon ez gero, kartel eta iragarkiak kenduko dira gehiago jarri ahal izateko.



