Adineko ezinduak zaintzen dituzten familientzako prestakuntza ikastaroa
Izen emateko azken eguna maiatzaren 31ean izango da.
Zumaiako Udalaren Gizarte Zerbitzuak, Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuaren laguntzarekin, adineko ezinduak zaintzen dituzten familientzako prestakuntza ikastaroa antolatu du.
Gaia: Portaera arazoak - Zaintzaileen zaintza
Eguna eta ordutegia:
Euskaraz: ekainak 3,6,7, 8 eta 9an, 15:00etatik 17:00etara.
Gazteleraz: ekainak 13, 14, 15, 16 eta 17an, 15:00etatik 17:00etara.
Tokia: Branka
Izena Zumaiako Udalaren Gizarte Zerbitzuetan eman beharko da maiatzaren 31 baino lehen.



