Adineko pertsona ezinduak zaintzen dituzten familia zaintzaileentzat prestakuntza ikastaroa antolatu da
Abenduaren 5a baino lehen eman behar da izena Gizarte Zerbitzuen Departamentuan. Prestakuntza ikastaroa abenduaren 12tik 16ra bitartean izango da.
Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuak, Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuko laguntzarekin, Adineko Pertsona Ezinduak zaintzen dituzten Familia Zaintzaileentzat Prestakuntza ikastaroa antolatu du.
Gaien edukia oso zabala da, eta bost egunetan landuko da. Ikastaroa, abenduko 12tik-16a bitarteko astean izango da.
Ordua: 15:00-17:00
Tokia: Branka
Izen ematea: Gizarte Zerbitzu Departamentuan abenduaren 5 baino lehen.



