Adineko pertsona ezinduak zaintzen dituzten familia zaintzaileentzat prestakuntza ikastaroa egingo da abenduan

2013/11/12

Emozioak kudeatzeko ikastaroa izango da, eta 4 saio izango dira. Abenduaren 9an, 'Zaintza eta norberaren zaintza'. Abenduaren 11n, 'Dolua'. Abenduaren 13an, 'Autoestima indartzea'. Eta abenduaren 16an, 'Narridura emozionala, adimen kontrola eta erlaxazioa'. Gloria Martin psikolo eta terapeutaren gidaritzapean egingo dira saioan, 15:17:00etara bitartean, Brankan. Saioak gazteleraz izango dira. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek azaroaren 30a baino lehen eman beharko dute izena Gizarte zerbitzuetan.