Adineko pertsonen gizarte beharren inguruko ikerketaren emaitzen aurkezpena

2019/05/07

Aurkezpena elebitan egingo da, Alondegian, maiatzaren 8an 18:30ean.

Zumaiako Gizarte Zerbitzuen Sailak udalerriko adineko pertsonen gizarte beharren inguruko ikerketa bat egin du. 75 urtetik gorako adinekoen premiei buruzko ezagutza zehatza lortzea ezinbestekoa da behar horien asebetetze-maila egokia eta eraginkorra bermatzeko.

Ateratako ondorioak partekatzeko aurkezpen-ekitaldia antolatu du Udalak eta zumaiar guztiak bertara gonbidatzen ditu.