Adineko pertsonengan onurak lantzen

2009/10/21

5 urte bete ditu Zumaiako Adineko Pertsonen Eguneko Zentroak eta urteurrenaren harira, hitzaldia eskaini zuten joan den ostiralean zentroan bertan.

 

Zumaiako Adineko Pertsonen Eguneko Zentroaren 5. urteurrena ospatzeko, hainbat ekitaldi ari dira egiten egunotan. Joan den ostiralean, esaterako, Eguneko Zentroari buruzko hitzaldia eskaini zieten hainbat herritarrei eta zentroa bisitatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. 

Hitzaldian Eguneko Zentroaren funtzioak eta bertan lantzen diren helburuak azaldu ziren; baita horiek lortzera bidean egiten diren aktibitateak ere. Ildo beretik, adineko pertsonengan dituen onura psikologiko eta sozialen berri eman zen eta herritarrekin zentroari buruz dauden aurreiritzi negatibo eta sentimendu kontrajarriak (kulpa sentimendua, abandonu sentimendua...) konpartitu zituzten zerbitzuaren arduradunek.


Urteurrena ospatzeko festa

Hitzaldiaz gain, eta zentroa ireki zela bosgarren urteurrena ospatzeko, festa txiki bat egin zuten goiz partean. Familiartekoak, zinegotziak eta gizarte langileak gonbidatu zituzten bertara eta elkarrekin luntxa egin zuten.

 

Apirileko Zumaia Zu aldizkarian egin genuen Zumaiako Eguneko Zentroari buruzko erreportajea.