Adinekoentzako programazioa jasotzen duen liburuxka etxez etxe banatzen ari dira

2026/04/27

Abendura bitarte, adinekoei zuzenduriko jarduera sorta izango da herrian. 'Zumaia nagusiekin, nagusiontzat' izenburupean antolatu dute programazioa, Gizarte Zerbitzuek herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean.

Zumaia nagusiekin, nagusiontzat izenburupean, adinekoei zuzenduriko jarduera sorta izango da aurtengoan ere. Gizarte Zerbitzuek herriko elkarte eta eragileekin elkarlanean —osasun zentroarekin, Beheko plaza elkartearekin, Nagusien Mahairekin nahiz Musika Eskolarekin— osatu du egitaraua, eta liburuxka batean bildu dituzte abendura artean antolaturiko ekintzak.

Hitzaldi eta tailerrak, jokoak eta bestelako aisialdi ekintzak, Brankara eta egoitzetara bisitak nahiz zerbitzu iraunkorrak izango dira datozen hilabeteotan. Ekintza horien inguruko informazioa biltzen duen liburuxka etxez etxe ari dira banatzen egunotan.