Adingabeak dituzten familiei orientazio zerbitzua eskainiko die Gizarte Zerbitzuek

2013/11/14

Adingabeen heziketa eta zaintza egokiak bultzatzeko asmoz, aholkularitza eta orientazioa zerbitzu ezberdinak jarri ditu abian Zumaiako Udalaren Gizarte Zerbitzuak. Besteak beste, azaroaren 25ean hasita, taldeko informazio, orientazio eta aholkularitza saioei emango zaie hasiera.

ZER DA?

Familia barruan, adingabeen heziketa eta zaintza ona bultzatzeko asmoz guraso edota familiako beste kideei zuzendutako informazio, aholkularitza eta orientazio zerbitzua.

 

NORI ZUZENDUA?

-Haur eta nerabeak dituzten familiei eta familiako kideei: gurasoei, nerabeei, aiton-amonei….

-Haur eta nerabeen tratu ona bultzatzeko edozein kezka edo zalantza duen herritarrari.

 

“GURASOEK EZ NAUTE ULERTZEN”

“ERABAT GAINDITUTA NAGO ALABA TXIKIAREN JAIOTZAREKIN…”

“EZ DITUT BETEKO GURASOEN ARAUAK”

 “EZIN DUT NIRE SEME ALABEKIN”

 “BANANDU EGIN NAIZ ETA NIRE SEME ALABAK…”

 

ZER ESKAINTZEN DU ZERBITZUAK?

 

1.- ON LINE INFORMAZIO, ORIENTAZIO ETA AHOLKULARITZA.

Zure egoera edo beharra azaldu eta informazio edo orientazioa eskaintzen da.

Idatzi ondorengo helbidera: adingabe@zumaiakoudala.net

 

2.- AURREZ AURREKO INFORMAZIO, ORIENTAZIO ETA AHOLKULARITZA SAIOAK.

 Familiako kideei zuzeneko atentzioa eskaintzen zaie. Familiako edozein kidek azaldutako gai, egoera edo kezka landuko da saio horietan. 

Nork: Psikologoa den profesionalak eskainiko du zerbitzua. Behar dituzun orientazio saioak

Non: Gizarte Zerbitzuen bulegoan. Branka.

 

Nola: Hitzordua hartzeko, 943862200 telefonora deituta hartu edo Gizarte Zerbitzuen bulegoan galdetu.

Branka-Aizkorri, 4

 

3.- TALDEKO INFORMAZIO, ORIENTAZIO ETA AHOLKULARITZA SAIOAK. 

Taldean gai desberdinak landuko dira psikologoaren gidaritzapean.


AHOLKULARITZA SAIOAK:

 Saio hauek eskainiko dira:

 

GAIAK-EGUTEGIA

1. Saioa: Gurasoen banaketa prozesua eta haurrengan daukan eragina.

Azaroak 25, abenduak 9

2. Saioa: Seme-alaben heziketarako oinarriak.

Urtarrilak 13, urtarrilak 27

3. Saioa: Famili Eredu desberdinak.

Martxoak 10, martxoak 24

4. Saioa: Seme-alaben beharrak adinen arabera.

Maiatzak 12, maiatzak 26

 

Interesa duenak nahi duen saioetan parte har dezake.

 

Ordutegia: 18:00-20:00ra

Non: Gizarte Zerbitzuen bulegoan. Branka.

Nola: Interesatuak deitu 943862200 telefonora edo galdetu Gizarte Zerbitzuen bulegoan. Branka-Aizkorri 4