Administrarien hamaika lanpostu betetzeko behin behineko onartuen eta baztertuen zerrendak ikusgai dira

2026/04/10

Apirilaren 13tik 27ra artean aurkeztu ahal izango dituzte erreklamazioak hautagaiek.

Hamaika adminsitrari plaza behin betiko izaeraz kontratatzeko prozesuan da Zumaiako Udala. Behin betiko izaeraz beteko dira lanpostuak, eta hautaketa prozesua oposizio-lehiaketa libre bidez egingo da. 

Gaur argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean onartuen eta baztertuen behin behineko zerrendak, eta hautagaiek erreklamazioak aurkezteko epea zabalduko da orain. Apirilaren 13tik 27ra artean izango dute horretarako aukera, erregistro elektronikoaren bitartez edo Herritarren Arreta Zerbitzuan, udaletxean (apirilaren 13an izan ezik; egun horretan, itxita egongo da udaletxea). 

Lan eskaintzaren inguruko informazio guztia:
>> Hamaika administrari lanpostu behin betiko izaeraz betetzeko deialdia