Administrazio orokorreko teknikari bat kontratatuko du Udalak, Lanbideren bidez

2026/11/19

Lanbiden eman beharko da izena, eta merituen egiaztagiriak udaletxean aurkeztu, Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoaren bitartez.

Administrazio orokorreko (giza baliabideak eta antolaketa) teknikari bat kontratatzeko prozesua martxan jarri du Zumaiako Udalak, Lanbideren bidez. Merezimenduen balorazioaren sistemaren bidez egingo da hautaketa.

Interesdunek azaroaren 19tik 27ra artean eman beharko dute izena, Lanbiden. Horrekin batera, Zumaiako udaletxean aurkeztu beharko dituzte merituen egiaztagiriak, Herritarren Arreta Zerbitzuan edo helbide honetan.

> Irakurri deialdiei inguruko informazio guztia egoitza elektronikoan