AECC Gipuzkoak Zumaiara hurbilduko du ostirala honetan azaleko minbiziaren kanpaina

2018/07/03

10etatik 13tara egongo da azaleko minbiziaren aurkako prebentzioko kanpaina, Itzurungo hondartzan. Bertaratzen direnei azaleko melanina neurtuko diete, horren arabera eguzki-izpiekiko esposiziorako gomendatutako denbora ezagutu dezaten.

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak ostiral honetan Itzurungo hondartzara eramango du azaleko minbiziaren aurkako prebentzio kanpaina. Boluntarioen laguntzarekin langile kualifikatuak izango dituen unitate mugigarri egokitu batek Gipuzkoako hondartza guztiak eta kostaldekoak ez diren beste udalerri batzuk bisitatuko ditu eguzki-espozizioarekin lotutako arriskuei buruzko informazioa emateko. Horretarako, nahi duten guztiei, beren azaleko melanina neurtuko diete eguzkiizpiekiko esposiziorako gomendatutako denbora ezagutzeko asmoz. Era berean, eguzkia behar bezala hartzeko neurriak jasotzen ditzuten azalpen-materialak eman eta azalaren automiaketa egiteko argibideak eskainiko dituzte. Eta nola ez, bertaratutakoek egin ditzaketen zalantzak argitzeko balioko du ekimenak. Doakoa den jardunaldi honen ordutegia 10:00etatik 13:00tara bitartekoa izango da.

AECCtik bidalitako ohar osoa hemen