AEK euskaltegia eta aurrematrikula zabalik

2020/06/05

Zabaldu dute dagoeneko AEK-ko euskaltegietan 2020-2021 ikasturteko aurre-izen ematea. Aurrematrikula uztailaren 8 baino lehen egiten dutenek hainbat onura izango dituzte. Zumaiako bulegoa ere ireki dute, baina hitzorduarekin joan beharko da bertara.

Hurrengo ikasturtean, 2020/21 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi dutenek, aukera dute AEKren matrikulazio eskaintza berezia erabiltzeko. Webgune HONETAN nahiz AEKren Zumaiako euskaltegian egin daiteke. Aurrematrikula uztailaren 8 baino lehen  egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

  • %5eko deskontua 20-21 ikasturteko matrikularen prezioan
  • Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

AEK-ren bulegoa zabalik

AEK-ko euskaltegiek bulegoak zabaldu dituzte aste honetan, aurrez aurreko artapena egiteko. Hala ere, oraindik alarma egoeran gaudenez, euskaltegira etorri baino lehen hitzordua hartzeko eskatu dute. Horretarako, AEK-ren telefono zenbakietara deitu edo emailera idatzi dezakete herritarrek.

943 86 02 48 / 607 625 495 / zumaia@aek.eus

 

Euskara ikasteko Udalaren dirulaguntzak

Urtero bezala, uztailean zabalduko du Zumaiako Udalak euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea. Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulaguntzen onuradun, eta diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak.

Ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek betetzea:

-          Zumaian erroldatuta egotea

-          Gutxienez, % 80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea

Baldintza horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen % 100 eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan, trinko eta barnetegikoetan izan ezik; horietan gehienez ikastaroaren % 75 ordainduko zaie.