Agortu egin dira 'Bodologuak' ikusteko sarrerak
Bihar, urtarrilak 27, 'Bodologuak' antzezlanaren bi saio izango dira Zumaian; 20:00etan eta 22:00etan. Bi saioetako sarrera guztiak agortu dira; beraz, dagoeneko sarrerarik ez duenak ezingo du ikuskizunaz gozatu.