Agustin Aizpurua izan da Gabonetako argazki lehiaketaren irabazlea

2018/01/15

Atzean utzi ditugu dagoeneko Eguberriak eta horrekin batera jada hasiak gara inauterietan pentsatzen. Baina aurtengo Gabonei behin-betiko amaiera emateko, iaz egin bezala, etxeko zein kaleko argi apaingarrien inguruan zumaiarrek udal whatsappera bidalitako argazki guztiak bildu ditu Udalak eta Kultur eta Turismo saileko, Distira elkarteko eta Baleike aldizkariko kideek osatutako epaimahaiak dagoeneko aukeratu du guztien artean sariduna. Hain zuzen Agustin Aizpurua izan da 2017-2018ko Gabonetako argazki lehiaketaren irabazlea eta sari gisa Marina Berri jatetxerako bi dastatze menu jaso ditu. Halaber, Udalak eskerrak ematen dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei.

Hona hemen argazki irabazlea: