Aikur, Erle museora joango dira hilaren bukaeran Ludotekako haur eta gurasoak

2010/10/13

Izena emateko epea ostiralean amaituko da eta Ludotekara jo beharko da horretarako.

 

Ikasturte berria dagoeneko martxan da Zumaiako Ludotekan eta dagoeneko hasi dira bertako arduradunak ekitaldi desberdinak antolatzen. Hala, urriaren 24rako familientzako irteera antolatu dute. Aikur, Erleen museora joango dira eta eleen bizitza ezagutzeko aukera izango dute.

Urriaren 24an, 10:00etan aterako dira Ludotekatik eta 18:00etan itzuliko dira berriro Zumaira. Goiz partean bisitatuko dute erleen museoa, elkarrekin bazkalduko dute ondoren eta arratsaldean familia-jolasak egingo dituzte.

Izen-ematea ostirala baino lehen

Urriaren 15ean, ostiralean, amaituko da ibilaldian apuntatzeko epea eta interesa dutenek, Ludotekara jo dezakete (943 143264). Helduek 20 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 15 euro.