Aisialdi kirolaren inguruko bilera, gaur, 19:00etan Alondegian
Kirol Mahaiak etorkizuneko plangintza egiteko prozesu bat abiatu du, eta gaur aisialdiko kirola egiten duten herritarrei zuzendutako bilera egingo da. Animatu eta zatoz!
Abiatu da Kirol Mahaia, herriko kirol eragile guztiok batera etorkizunerako bidea elkarlanean egiteko helburuarekin. Lehen bilera orokorraren ostean, arlo ezberdinetako bi bilera egin dira: eskola kirolekoa eta, errendimendu kirolaren ingurukoa. Bi bileretan, herriko elkarte eta eragileen presentzia handia izan da, eta Kirol Patronatua gustura dago herritarren mahai horri egindako harrerarekin.
Datorren bilera, aisialdiko kirolaren ingurukoa izango da. Aisialdiko kirola elkarteetan, Lubaki kiroldegian eta bertan antolatutako jardueren bitartez, edo edonork, herriko txoko ezberdinetan praktikatu dezakeen kirola da. Beraz, bilera hori aisialdian kirola egiten duen orori irekia da. Bilera horretan, aisialdi kirolaren gaur egungo diagnosia egin, eta etorkizuneko helburuak finkatzeko bidea irekitzea izango da helburua. Kirol Patronatuak herritar guztiak animatu nahi ditu bilera horretara. Bilera, gaur, asteartea, martxoak 19, 19:00etan Alondegiko 1. solairuan.



