Aisialdiko begirale ikastaroa eskainiko du Urola Kostako Udal Elkarteak

2010/09/14

Ikastaroa urrian hasi eta maiatzean amaituko da eta izen-emateak Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuan entregatu daitezke.

 

Urola Kostako Udal Elkarteak aisialdiko begirale ikastaroa eskainiko du ikasturte berrian. Ikastaroarekin ondorengo helburuak lortu nahi dira: aisialdiko begirale izateko trebetasunak eta ezagupenak lantzea eta lortzea; eskualdeko aisialdiaren errealitatea ezagutzea eta lantzea; eta hirugarrenik, aisialdi ekimenetan euskara eta euskal kultura uztartzeko bideak jorratzea. Ikastaroa egiten dutenek, Eusko Jaurlaritzako begirale titulua jasoko dute.

Ondorengoak izango dira ikastaroaren xehetasunak:

IRAUPENA:

- 200 ordu teoriko (larunbatetan, goiz eta arratsalde)
- Lau asteburu Arrokaundieta Aterpean (Pasaia).
- 120 orduko praktika lana: memoria eta aurkezpena.

EGUTEGIA: ikastaroa urrian hasi eta maiatzean amaituko da (egutegi zehatza aurrerago finkatuko da).

ORDUTEGIA:

10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik19:30era.
Saio guztietara asistentzia derrigorrezkoa da.
Gehienez 3 falta egin daitezke (3 larunbata).

NON:

Ikastaroa Zarautzen edo Zumaian egingo da (izen-ematearen arabera).

PREZIOA  eta  ORDAINKETAK:

Ikastaroaren kostua guztira 428,00 eurokoa da. Prezio horretan sartuta daude:

Matrikula: 300,00 €
Lau asteburuak (loa eta otordu guztiak): 128,00 €

Ordainketa izena ematearekin batera egin behar da, honela:

Kontu zenbakia:  2101 0076 56 0010097475
Kopurua: 428,00 euro
Kontzeptuan honakoa adierazi behar da: begirale ikastaroa, izen-abizenak.


IZEN-EMATEA eta ARGIBIDEAK:

Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzua  943 890808 (Xabier Urdangarin)
Orioko Euskara Zerbitzua     943 134409 (Jabier Zabaleta)
Zarauzko Euskara Zerbitzua     943 005116 (Alazne Iturriotz)
Zumaiako Euskara Zerbitzua     943 865025 (Josune Herrarte)

Ikus argibideak: www.urolakosta.org

AURKEZTU BEHAR DIREN AGIRIAK:

- Izena emateko fitxa (eskuratu Urola Kostako Udal Elkartean edo zure udaleko Euskara Zerbitzuan).

- Argazki bat.

- Nortasun agiriaren fotokopia.

- Matrikula ordaindu izanaren ordainketa agiria (asteburuetako ordainketa aurrerago egin behar da).

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA:  Irailak 20

BALDINTZA OROKORRAK:

Ikastaroa egin ahal izateko 18 urte izan behar dira praktikak egiten hasi aurretik.