Aisialdiko begirale ikastaroan izen-emateko azkeneko egunak
Irailaren 24ra arte luzatu dute apuntatzeko aukera eta Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzura zuzendu beharko da horretarako.
Urola Kostako Udal Elkarteak aisialdiko begirale ikastaroa eskainiko du ikasturte berrian eta ostiralean, irailaren 24an, bukatuko da ikastaroan izen-emateko epea. Apuntatzeko Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzura zuzendu beharko dute interesatuek: 943 890808 (Leire).
Ikastaroarekin ondorengo helburuak lortu nahi dira: aisialdiko begirale izateko trebetasunak eta ezagupenak lantzea eta lortzea; eskualdeko aisialdiaren errealitatea ezagutzea eta lantzea; eta hirugarrenik, aisialdi ekimenetan euskara eta euskal kultura uztartzeko bideak jorratzea. Ikastaroa egiten dutenek, Eusko Jaurlaritzako begirale titulua jasoko dute.
Ondorengoak izango dira ikastaroaren xehetasunak:
TITULUA: Eusko Jaurlaritzako begirale titulua
IRAUPENA:
- 200 ordu teoriko (larunbatetan, goiz eta arratsalde)
- Lau asteburu Arrokaundieta Aterpean (Pasaia).
- 120 orduko praktika lana: memoria eta aurkezpena.
EGUTEGIA: ikastaroa urrian hasi eta maiatzean amaituko da (egutegi zehatza aurrerago finkatuko da).
ORDUTEGIA:
10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik19:30era.
Saio guztietara asistentzia derrigorrezkoa da.
Gehienez 3 falta egin daitezke (3 larunbata).
NON:
Ikastaroa Zarautzen edo Zumaian egingo da (izen-ematearen arabera).
PREZIOA eta ORDAINKETAK:
Ikastaroaren kostua guztira 428,00 eurokoa da. Prezio horretan sartuta daude:
Matrikula: 300,00 €
Lau asteburuak (loa eta otordu guztiak): 128,00 €
IZEN-EMATEA eta ARGIBIDEAK:
Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzua 943 890808 (Leire)
Ikus argibideak: www.urolakosta.org
Izena emateko azken eguna: 2010eko irailaren 24a, ostirala



