Aita Mari antzokia ‘Zatoz antzokira’ kanpainaren barruan dago, eta asteburuko antzerki emankizunetan izango da txartela eskuratzeko aukera
Bertako ikuskizunen kontsumoa bultzatzeko Sareak Euskadiko Antzoki Sareak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jarri dute abian. Sareko 54 antzokik hartuko dute parte, eta tartean da Aita Mari antzokia. Asteburuko antzerki emanaldietan izango da aukera gonbidapena eskuratzeko bete beharreko txartela doan eskuratzeko.
Sarea, Euskadiko ia espazio eszeniko guztiak biltzen dituen sarea da. Ikuslegoari kalitatezko eskaintza zabala gerturatzeko asmoz bere 54 antzokiekin xoko guztietara heltzen da.
Bertako ikuskizunen kontsumoa bultzatzeko asmoz, Sareak Euskadiko Antzoki Sareak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ZATOZ ANTZOKIRA kanpaina abiatu berri du. Hala, kanpainaren hasieran gonbidapena eskuratzeko txartelak jarriko dira eskuragai (doan). Zumaian, adibidez, asteburu honetako antzerki ikuskizunetan jasotzeko aukera izango da. Ikusleek antzokiko antzerki, zirko, dantza… emanaldietara joatean txartela zigilatu beharko dute, eta hiru zigilu lortzean txartela entregatu eta gonbidapena eskuratuko dute.
BALDINTZAK
- Bonu/txartela Sareako Antzokietan soilik banatuko da.
- Bertako dantza, antzerkia, zirkoa eta antzerki musikaleko ikuskizunetarako balio du.
- Sarrera bakoitzeko zigilo bat jarriko da.
- Txarteleko 3 zigiloak beteta egon behar dira gonbidapena jaso ahal izateko.
- Gonbidapenak gehienez, 12 euroko balioa izango du.
- Gonbidapena 2016ko urtarriletik aurrera erabil daiteke.
- Kanpainaren iraupena: 2015eko Azaroa eta 2016ko Maiatza bitartean izango da, biak barne.
- Sarrera erosteko beste bide bat erabiltzen dutenek (Internet, bonoa…) leihatilatik ere pasa daitezke txartela eskuratzeko.



