Aita Mari auzoan aparkaleku berria
Ia 1.000 metro karratuko azalera eta 40 autorentzako tokia du.
Zumaiako Udalak Aita Mari auzoan egokitutako aparkaleku berria erabilgarri dago jada. 40 autorentzako tokia egin da aparkalekuan eta obra honek Aita Mari auzategian aparkatzeko zegoen arazoari konponbidea ematen lagunduko dio.
Ia 1.000 m karratuko azalera
Ia 1.000 m karratuko azalera du aparkalekuak, zehazki 975 m karratukoa. 265.000 eurotan esleitu ziren lan hauek eta dagoeneko erabilgarri dute auzotarrek aparkatzeko eremu berria.



